Gizartea -

Agindua

Produktu jakin batzuk erosteagatik isunik ez jartzea agindu du Barne Ministerioak

Agindua eman du zerrendarik ez egoteko zein produktu erosi daitezkeen eta zeintzuk ez esanez, eta produktu zehatz batzuk erostegatik isunik ez jartzea eskatu du.

Pertsona bat ertzainen aurretik pasatzen. Argazkia: EFE
Pertsona bat ertzainen aurretik pasatzen. Argazkia: EFE
Pertsona bat ertzainen aurretik pasatzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendeak, zabalik dauden dendetan zein produktu erosi ditzakeen eta zeintzuk ez adierazten duten zerrendak egiteari uzteko agindu die Espàiniako Barne Ministerioak Gobernuaren lurralde-ordezkaritza eta azpiordezkaritzei. Ondorioz, produktu jakin batzuk erosteagatik isunik ez jartzea ere eskatu du.

Neurri honen berri eman du astelehen honetan Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, Moncloako Jauregitik modu telematikoan eskaini duen prentsaurrekoan. Marlaskak azaldu duenez, igandean Koordinazio Zentroak agindua eman zion Estatuko Segurtasun idazkariari, Gobernuaren lurralde-ordezkaritza eta azpiordezkaritzek "zabalik dauden dendetan zein produktu erosi daitezkeen eta zeintzuk ez adierazten dituzten zerrendak egiteko lana bertan behera utzi dezaten".

"Gobernu honen auto-exijentziaren barruan, zerbait zuzena ez bada, saiatzen gara ahalik eta azkarren zuentzen eta aldatzeko neurriak hartzen", gaineratu du Barne ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa