Gizartea -

M-15 Mugimendua

Rubalcaba: '200 lagunek ezin dute hiri bat hankaz gora jarri'

Espainiako Gobernuko presidente izateko PSOEren hautagaiak esan duenez, indarkeria dagoen manifestazioetan poliziak "parte hartu behar du". M-15ekoek karga "neurrigabea" izan zela salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko Presidentziarako hautagaiak atzo Madrilen M-15 Mugimenduko manifestarien aurka izan zen karga poliziala defendatu du eta argudiatu duenez, "200 pertsonek ezin dute hiri bat hankaz gora jarri".

Rubalcabak, gaur Sorian egin duen bisitan azpimarratu du, Poliziak beti modu tolerantean jokatzen duela manifestazio baketsu bat dagoenean, baina indarkeria baldin badago, "parte hartu behar dute", esan du.

Ez du gaiaren gainean gehiago hitz egin nahi izan, ez du esan ezta noiz arte mantendu behar duten Sol itxita ere.

M-15en salaketa

M-15 Mugimenduak gaur Antonio Camacho Barne ministroaren eta Dolores Carrion Madrilgo Gobernuko ordezkariaren "berehalako" dimisioa eskatu du, atzo Sol plazara sartzeko debekuaren aurka egin zen manifestazioan izandako polizia kargaren ostean.

Prentsaurreko batean, Juan Rubiño abokatuak nabarmendu du manifestazioa "baketsua" zela eta Poliziak ez zuela "desegiteko" aukerarik utzi, "bat-batean" eta "neurrigabe" kargatzen hasi baitzen.

Ez du zehaztu zenbat izan ziren istiluetan zauritu zirenak, baina agenteak borrekin hainbat gazterekin aurka oldartu zirela azaldu dute, baita hirugarren adinekoen eta makuluekin zeuden manifestarien aurka ere.

Istiluen lekuko izan ziren bi lagunek onartu dute "suminduek" agente bati txapela kendu ziotela eta bi lagun Barne Ministerioko burdin hesira igo zirela pankartak jartzeko asmoz -horietako batean ondokoa irakur zitekeen: "Bankuak salbatu eta pobreei lapurtzen diezue"-.

Rubiñok esan duenez "bart izan den karga ekidin zitekeen eta horrela egin behar zen". Hori bai, esan du Poliziak lau lagun atxilotu zituela, horien artean Gorka Ramos, La Informacion egunkariko kazetaria, protestaren berri emateko akreditazioa zuena, alegia.

2 atxilotu, aske

Poliziak libre utzi ditu atzo Madrilgo protestetan atxilotu zituzten lau lagunetako bi. Horietako bat, Gorka Ramos kazetaria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea