Gizartea -

Korronteen eraginez

Hiru lagun hil dira azken orduetan itota euskal hondartzetan

14 neska bat hil da bart Kontxako badian, 31 urteko gaztea gaur Uhabiako hondartzan eta 61 urteko gizonezkoa Ilbarritzen.

Egun beltza euskal hondartzetan: 3 hildako

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun hil dira azken orduetan itota euskal hondartzetan. Lehenengo ezbeharra bart iluntzean gertatu zen Donostian, Kontxako Badian. Gurutze Gorriko urpekariek eta Ertzaintzako helikoptero batek 14 urteko neska baten hilotza erreskatatu zuten uretatik.

Easo kaleko auzotarra atzo arratsaldean lagun talde batekin zegoen hondartzan udako plataformaraino igeri egitea erabaki zutenean.

Une horretan plataforma jendez gainezka zegoen eta hondartzara bueltatzea erabaki zuten. Kostaldera heltzean neska ez zegoela konturatu ziren eta hondartzan zegoen gurasoetako bati gertatutakoaren berri eman zioten. Azkenik, gorpua 21:00 aldera atera zuten sei metro ur azpitik.

Azken orduetan baina, beste bi lagun ere hil dira itota euskal kostaldean. Iparraldean izan dira gainerako biak; 31 urteko gazte bat itota hil da Uhabiako hondartzan eta 61 urteko gizonezko baten hilotza atera dute Ilbarritzeko hondartzako uretatik, bihotzekoak jota ito ostean.

Momentuz, ikertzen ari dira zer gertatu ote den hiru kasu horietan baina, lehen hipotesien arabera badirudi korronte gogorren ondorioz izan direla

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea