Gizartea -
Protestak
Atxilotutako azken bi suminduak aske utzi ditu epaileak
Epaitegietatik ateratzean txalo artean eta "Borroka aurrera doa, kostata bada ere" oihuekin hartu dituzte atxilotuak kanpoan zeuden 15-M Mugimenduko hogei kide inguruk.
Erredakzioa
Iragan ostegunean Barne Ministerioaren aurrean izandako istiluetan atxilotutako azken bi suminduak aske daude epailearen aurrean deklaratu ostean. Abuztuaren 2tik aurrera izandako istiluetan atxilotutako guztiak, beraz, aske daude dagoeneko.
Bi atxilotuei galdeketa egin ondoren, epaileak aske uztea erabaki du baina epaitegietan berriro agertzeko baldintzapean, agintariak horrela erabakiz gero. Azken bi atxilotu horiek portugaldarrak dira.
Atxilotuek bi ordu pasa dituzte epailearen galderei erantzuten. Beste gauza batzuen artean, epaileak poliziei eraso egin zieten eta osteguneko istiluetan indarkeria erabili zuten ala ez galdetu die, atxilotuek beraiek esandakoaren arabera.
Epaitegietatik ateratzean txalo artean eta "Borroka aurrera doa, kostata bada ere" oihuekin hartu dituzte atxilotuak kanpoan zeuden 15-M Mugimenduko hogei kide inguruk.
Ostiralean deklaratu zuten suminduak ere aske utzi dituzte, gazte espainiar bat eta Hoduraseko beste bat. Azken honi 15 egunetik behin epaitegietan agertzeko obligazioa du, kotxe bat erretzea leporatzen diotelako.
Epilepsia-krisia
"Bi egun egon naiz bidegabe atxilotuta; ez naute gaizki tratatu, ez naute jo, baina askatasun handirik ere ez didate eman. Aulki batean eseri naute eta Polizia nirekin hizketan aritu da aurpegia eztalita, ETAkoa banintz bezala, eta gu ez gara terroristak, talde baketsua gara", azaldu du Brunok, atxilotuetako batek.
Haren lagunak ere agenteei eraso egin izana ukatu eta osasun txosten bat aurkeztu du epileptikoa dela eta Poliziak karga egin zuenean krisia izan zuela esanez. Ondorioz, ez zuen bere mugimenduen inolako kontrolik.