Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat atxiki eta sexu-erasoa egitea egotzita

Emakumeak salatu duenez, etxebizitza batean atxiki du gizonak, eta sexu-abusua egin dio. 32 urteko atxilotuak aurrekari polizialak ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat etxebizitza batean atxiki eta sexu-abusua egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Emakumeak erasoa salatu zuen ostiral honetan Ertzaintzaren egoitzan. Bilboko etxebizitza batean atxiki zuen gizonezkoak eta horrek sexu-abusua egin zion. Horren ostean, bertatik ihes egiten lortu zuen emakumeak.

Salaketa aurkeztu ostean, Ertzaintzako hainbat patruila etxebizitza horretan azaldu dira, eta ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu dute.

32 urteko atxilotuak aurrekari polizialak ditu, eta epailearen esku utziko dute behin izapide polizialak amaituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa