Gizartea -

Pandemia

ELAk salaketa jarriko du hiru erresidentziaren eta Gipuzkoako Aldundiaren kontra

Tolosako Iurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose izango dira Aldundiarekin batera salatuko dituenak, "langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea" leporatuta.

Zaharren egoitza. Argazkia: EiTB
Zaharren egoitza. Argazkia: EiTB
Zaharren egoitza. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk iragarri du salaketa jarriko duela Tolosako Iurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose erresidentzien eta Gipuzkoako Aldundiaren kontra "langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea" egotzita. Gainera, Osakidetzak zaharren egoitzetan esku hartzeko deia egin du.

Sindikatuak jakinarazi du bihar aurkeztuko dituela salaketak Sozialeko Auzitegian, eta kautelazko neurriak eskatuko dituela enpresek erresidentzietako langileei NBE homologatuak helaraz diezaieten, eta langile guztiei testak "berehala" egin diezazkieten.

Era berean, "langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko, zerbitzua kudeatzen duten enpresari isuna jartzea" eskatuko du ELAk.

Sindikatuak azaldu duenez, aurrerago beste erresidentzia batzuen aurka jarriko du salaketa, eta bide judiziala aukeratu du "eskakizunak eskakizun" langileek babes neurririk gabe eta guztiei testa egin gabe jarraitzen dutelako.

ELAk azpimarratu du egoera "dramatikoa" dela Iurreamendin, San Josen eta Iturbiden (Arrasaten), erabiltzaileen % 80 inguruk dutelako gaitza, eta langileen herena bajan dagoelako gaixotasunagatik.

Aldundiaren datuen arabera, 91 erabiltzaile hil dira Gipuzkoako erresidentzietan, eta hori "lurraldean covid-19arekin hil direnen % 70a" da, ELAren esanetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Eusko Langileen Alkartasuna Gaixotasunak Arrasate Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Zumarraga Ordizia Albisteak Osasun albisteak Egoitza geriatrikoak Sindikatuen azken ordukoa Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa