Gizartea -

Inkesta

Gazteria, konfinamenduarekin konprometituta

Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkestaren arabera, 15 eta 34 urte arteko gazteen 10etik 8k du konpromiso hori, eta beste hainbestek egiaztatu dituzte iritsi zaizkien mezuak.

Farmazia. Argazkia: Efe
Farmazia. Argazkia: Efe
Farmazia. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak konprometituta sentitzen dira koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamenduarekin, % 80a hain zuzen ere.

"Beste behin ere, harro sentitzeko moduko gazteria dugula ikusi dugu, oraingoan, duen konpromiso sozialagatik. Gazteek bere egin dute osasun-krisiak guztion ahalegina behar duela gainditu ahal izateko. Jarraitu beharreko adibiderik onena da", adierazi du Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak.

Horixe agertzen da Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkestan. 15 eta 34 urte arteko 3.482 pertsonari egin zieten inkesta pertsonei egin dizkiete galderak, martxoaren 20tik 29ra, konfinamenduaren hasieran.

Gazteak jakitun omen dira sare sozialen bidez gezur asko jasotzen ari direla, eta "jarrera aktiboa erakusten dute horiek hedatzen ez laguntzeko". Hala, 10etik 9k albiste faltsuak jaso dituztela diote, eta % 81,7k modu aktiboan egiaztatu dute jasotako mezua egiazkoa dela.

Sentimendu positiboak negatiboei gailentzen zaizkie gazteen artean, eta  % 18,9k soilik diote bakardadea eta tristura sentitzen dutela.

Gazteen konpromiso sozialari dagokionez, 10etik lauk eman dute edo emateko asmoa dute boluntariotza ekimenen batean, eta erdiak baino gehiagok garbiketari lotutako eta bestelako jarraibideak betetzen dituzte.

Baina dena ez da positiboa, izan ere, etxean konfinatuta egonda ere, gazteek genero-estereotipo jakin batzuk errepikatzen dituzte. Hori horrela, gizonezkoen artean lo egitea da gehien areagotu den jarduera, eta emakumezkoen artean, garbiketa.

Nabarmentzekoa da etorkizun hurbilenekoarekiko kezka, ikasturtearen ondorioei eta selektibitateko azterketei dagokienez bereziki. Halaber, kezka horien artean, gazteek honako hauek nabarmentzen dituzte: beren senideak kutsatzeko beldurra, gaixotasun mentalen bat duten pertsonen egoera eta genero-indarkeria jasan dezaketen emakumeena.

Era berean, koronabirusak sortutako egoeraren ondorioz langabezian geratu zirela ziotenen artean (inkestari erantzun zioten langabeen % 20,7), egoera hau amaitutakoan enplegua berreskuratzeari buruzko ziurgabetasuna da nagusi, % 60k ez baitakite beren enplegua berreskuratuko duten. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak COVID kasuak Alarma egoera Gazteak albisteak