Gizartea -

Inmigrazioa

58 etorkin zeramatzan ontzi bat heldu da Granadako portura

Saharaz hegoaldeko 58 lagun, hiru emakume eta haurtxo bat horien artean, Motrileko portura iritsi dira. Guztiak onik daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saharaz hegoaldeko 58 etorkin, horien artean hiru emakume eta haurtxo bat, zeramatzan ontzi bat heldu da Motrileko portura (Granada), 112 Larrialdietako Zerbitzuetako iturriek jakitera eman duenez. Gurutze Gorriko boluntarioek etorkinak artatu dituzte eta guztiak onik daude.

Astelehen goizean Itsas Salbamendua ontzia bilatzen hasi da. Itsas Salbamenduko eta Guardia Zibileko bi helikopterok hura aurkitu dute 16:30ak aldera, Alboran uharteko iparraldetik 10 itsas miliatara. Salvamar Hamal izeneko itsasontziak Motrileko porturaino eraman du etorkinen ontzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea