Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroa normaltasunera pixkanaka bueltatzeko prest ikusten du Chivitek

Nafarroako presidentearen ustez, "oinarrizko osasun materialaren horniketa bermatu" behar da eta normaltasunera itzultzeko "planaren faseak neurtzeko gai" izan behar dute.

Maria Chivite, gainontzeko erkidegoetako presidenteekin izandako bileran. Argazkia: Efe.
Maria Chivite, gainontzeko erkidegoetako presidenteekin izandako bileran
Maria Chivite, gainontzeko erkidegoetako presidenteekin izandako bileran. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako presidenteak bere erkidegoa normaltasunera pixkanaka itzultzeko prest ikusten duela adierazi du, Pedro Sanchezek eskatutako alarma egoeraren luzapenari eta adingabeak kalera ateratzen hasteko asmoari babesa eman ostean.

Normaltasunera bueltatzeko asmoa irizpide epidemiologikoetan, pandemiaren bilakaeran era osasun sistemaren gaitasunean oinarritu du Chivitek, baina oraindik ere badela zer hobetu onartu du.

Nafarroako agintariak azpimarratu egin du "oinarrizko osasun materialaren horniketa bermatu" behar dela,  zainketarako gai izatea eta "normaltasunera bueltatzeko faseak neurtzea" testak eta kasu berrien jarraipena eginez.

Koronabirusa antzemateko testetan "Nafarroak asko hazteko" gaitasuna duela gaineratu du Chivitek, kasuak eta kontaktuak kontrolatzeko eta jarraitzeko teknologiak hobetu behar dituztela onartu du.

Chivite eta gainontzeko erkidegoetako presidenteak Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin bildu dira telematikoki. Bilera horretan, Nafarroako presidenteak esan du normaltasunera bueltzatzeko ahultasun batzuk gainditu beharko direla eta "planifikazio zorrotza" egin beharko dela, aurretik inoiz ez ikusitako tamaina bateko erronkaren aurrean gaudelako.

Egoitzetako egoera

Adinekoen egoitzei dagokienez, estrategia berria pentsatu behar dela esan du Chivitek, adinekoak "denbora guztian konfinatuta egotea ez baita konponbidea". Horrez gain, baratze partikularren gaia ondo zehazteko eskatu du, familia askoren ekonomiari laguntzen diotelako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernuko presidentea COVID kasuak