Gizartea -

Hiri Antolamendurako Plana

Hiri Antolamendurako Plana moldatu dute Gasteizen, hegoaldeko eraztun berdea osatzeko

Hiri Antolamendurako Plana moldatu dute, eraztun berdea osatzeko eta Lasarteko legar-hobiak berreskuratzeko. Batan eta Zapardiel ibaien uholdeak ekiditea da xedea.

Gasteizko eraztun berdea. Argazkia: EiTB.
Gasteizko eraztun berdea
Gasteizko eraztun berdea. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko aldaketa puntuala onartu du, azpiegitura hidraulikoen eta telekomunikazioen kalifikazio xehatuak definitzen eta Lasarteko haitzetan azpiegitura hidraulikoen sistema orokor bat mugatzen duen plana. Larragorri Parkea proiektuaren bidez degradatutako eremua berreskuratu, eta hegoaldeko eraztun berdea osatzea da haren xedea.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, zerbitzu teknikoek 2020ko otsailean egindako proiektua, aho batez babestua, uholdeak prebenitzeari dagokionez URA Uraren Euskal Agentziaren eta Udalararen beraren arteko akordioaren barruan dago, eta Batan zein Zapardiel ibaien uholdeen aurkako defentsa-proiektu batean zehazten da.

Aldaketa horren bidez, ura "doitzen" ari den saneamendua hobetzeko eta uholdeak prebenitzeko proiektuari bidea ematen zaiola zehaztu du. Obra horiek URAk egin eta finantzatuko ditu, Udalak dituen lurretan azpimarratu dute.

Egun proiektuak hartzen duen lurzorua urbanizaezin gisa sailkatuta dago. Onartutako aldaketak, azpiegituren kalifikazio orokorraren barruan, azpiegitura hidraulikoen kalifikazio xehatua dute, lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioari eutsiz.

Gainera, hegoaldeko ibaien uholdeak prebenitzeko obra horiek Larragorriko parkearen proiekturako "funtsezko pasabideetako" bat dira. Horri esker, hegoaldeko eraztun berdea osatu ahal izango da, Abendaño (Batan) eta Zapardiel ibaien deribazioa barne hartzen duten ekimenen bidez. Eremu horretako uholde-arazoak konpotzeko, gune berde handi bat eta kirol-jardueretarako putzu handi bat sortuko da.

Gune horrek izaera ludikoa duen gune bat ere hartu ahal izango du, baita oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak ere. Era berean, proiektuak erabilera ludikoetarako belardiak, lurzoru kutsatuen bioerremediaketarekin lotutako landaketak, nekazaritza-parke bat eta biodibertsitate-fokuak biltzen ditu.

Ana Oregi Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintzen zinegotziak eskerrak eman dizkie talde politiko guztiei bai uholdeen prebentzioaren ikuspegitik bai uraren saneamenduaren kudeaketaren hobekuntzan "ilusioz beteriko" proiektu "beharrezko honengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ingurumena Ibaiak