Gizartea -

Koronabirusa

Euskadiko erizainen % 70ak dio babes gutxirekin edo babesik gabe lan egin duela

EAEko erizainek Gobernu zentralaren eta autonomikoaren kudeaketa ez gainditutzat kalifikatu dute.

% 62,5ek ziurtatu dute prestakuntza gutxi jaso dutela koronabirusa duten pazienteak artatzeko. EFE
% 62,5ek ziurtatu dute prestakuntza gutxi jaso dutela koronabirusa duten pazienteak artatzeko
% 62,5ek ziurtatu dute prestakuntza gutxi jaso dutela koronabirusa duten pazienteak artatzeko. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erizainen % 70,8k uste du koronabirusaren aurrean babes-material gutxirekin edo batere babesik gabe lan egin duela, Erizainen Elkargoak asteazken honetan zabaldutako inkesta baten arabera.

Espainia osoan apirilaren 9tik 20ra bitartean erizaintzako profesionalei egindako 11.156 inkesten arabera, Euskadiko erizainek Gobernu zentralaren eta autonomikoaren kudeaketa ez gainditutzat kalifikatu dute. Lehenengoari 4,06-ko nota jarri diote eta bigarrenari 4,44-koa.

Babes-materialari dagokionez, inkesta erantzun duten EAEko erizainen % 66,9k material gutxi izan duela adierazi du, eta % 3,9k betere materialik izan ez duela nabarmendu du.

Gainera, % 62,5ek ziurtatu du prestakuntza gutxi jaso duela koronabirusa duten pazienteak artatzeko, eta % 11,7k prestakuntzarik jaso ez duela azpimarratu du.

Babes-ekipamenduak maneiatzen ikasteko jasotako prestakuntzaren arabera galdetuta, % 64,2k urria izan dela eta % 15,6k baliogabea izan dela adierazi du.

Horrez gain, galdetutakoen % 27,1ek COVID-19aren sintomak izan dituela edo dituela, % 20ri koronabirusaren testa egin diotela eta % 32,9k positibo eman duela adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Erizaintza Koronabirusa