Itxi

2020/04/28

21:42

Gizartea

Koronabirusak

Eskolak itxita egongo dira ikasturtea amaitu arte, baina badira salbuespenak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Errefortzua behar duten ikasleei laguntzeko, sei urtetik beherako haurren gurasoei kontziliaziorako eskubidea bermatzeko eta unibertsitatean sartzeko azterketak egiteko irekiko dituzte ikastetxeak.

  • Bilboko ikastetxe bat itxita.

    Bilboko ikastetxe bat itxita. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ikasturte honetan klase presentzialik izango ez dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. Ikasturtea etxetik lan eginda amaituko dute ekainean eta eskolak ez dira iraila arte berriro irekiko.

Hala iragarri du Pedro Sanchezek konfinamendutik irteten hasteko plana aurkeztu duenean. Alabaina, badira hiru salbuespen.

Konfinamendua malgutzeko bigarren fasean, errefortzua behar duten ikasleek eskolara joateko aukera izango dute, baita haur hezkuntzako umeek ere, kontziliazio arrazoiengatik.

Ama eta aita asko dira etxetik kanpo lan egiten dutenak eta seme-alabak norekin utzi izango ez dutenak. Kasu horietan, sei urtetik beherako umeak eskolara eramatea ahalbidetuko dute.

Horrez gain, batxilergoko ikasleek unibertsitatean sartzeko azterketa egin dezaten ikastetxeak irekiko dituztela esan du Sanchezek. Proba horiek ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean egingo dira Estatuan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;