Gizartea -

Koronabirusa

Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, konfinamendua 8 eta 5 aldiz urratzeagatik

Atxilotuetako bat bere etxebizitzakoa ez zen atari batean harrapatu dute, eta bestea bizikletan zihoala, horretarako justifikaziorik gabe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 eta 18 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen desobedientzia larria leporatuta, konfinamendua 8 eta 5 aldiz urratu ostean.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak asteazkenean, 17:30ean, dei bat jaso zuen Norteko Trenbidearen kaleko atari batean eztabaida bat zegoela esateko.

Bertaratu ziren agenteek mutil bat ikusi zuten atari horretatik ateratzen eta inguruko beste batean sartzen, ezkutatzeko asmoz, antza.

Harrapatu eta konfinamendua arrazoirik gabe urratzen zuen zortzigarren aldia zela baieztatu eta gero, atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. 19 urteko mutila datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.

Bizikletan

Beste atxiloketa 09:20an egin zuten, Heraclio Fournier kalean, patruila batek gazte bat justifikaziorik gabe bizikletan zebilela ikusi ondoren.

Horrekin, 18 urteko mutilak konfinamendua bosgarren aldiz urratu duela jakin zutenean, atxilotu egin zuten, epailearen esku uzteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak COVID kasuak