Gizartea -
Ustezko eutanasia kasua
Eutanasiaz hildako emakumezko baten senarrak ez du salaketarik egingo
Baionako Ospitaleko medikua Nicolas Bonnemaison medikua lau pertsonei eutanasiarekin hiltzen laguntzea egotzi zutena, 20.000 elkartasun mezu baino gehiago jaso ditu jada.
Erredakzioa
Ustezko eutanasia kasu batengatik hildako baten senar batek Nicolas Bonnemaison Baionako Ospitaleko medikuaren aurkako salaketarik egingo ez duela adierazi du. Senar honek medikuaren profesionaltasuna defendatzen du eta berriz ikusten baldin badu, eskua emango diola esan du, bere emakumearen ordua ailegatu zela uste zuelako.
Nicolas Bonnemaison lau pertsonei eutanasiarekin hiltzen laguntzea egotzi zuten. Oraingoz, hildakoen familiek ez dute kasuaren inguruan salaketarik egin.
Bitartean Nicolas Bonnemaison, 20.000 elkartasun mezu inguru jaso ditu sare sozial ezberdinetan.