Gizartea -
Gertakaria
17 urteko mutil bat hilda topatu dute Urduñako urmael batean
Basaldua auzoko urmael batean sartu da, bainua hartzeko, astearte arratsaldean. Gorpua 20:10 aldera topatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzaren urpekariek 17 urteko mutil baten gorpua topatu dute Urduñako Basaldua auzoko urmaelean, astarte honetako 20:10 aldera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gaztea bainu bat hartzeko asmoz sartu omen da uretara, beste hiru lagunekin; denak Urduñako Adingabeentzako Zentroan bizi ziren.
18:30 aldera, partikular batek larrialdi-zerbitzuei deitu die, adierazteko urmaelean sartutako gazte bat uretatik irten gabe zegoela.
Ertzaintza eta Suhiltzaileak gaztea topatzen ahalegindu dira, eta, azkenean, 20:10 aldera aurkitu dute hilotza. Mediku batek egiaztatu du heriotza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea