Gizartea -

KORONABIRUSA

13 hildako eta 53 positibo berri EAEn, 3 hildako eta 33 positibo Nafarroan

Estatu Espainiarrean 179ra jaitsi dira hildakoak eta 604 positibo kasu berriak.

Nekane Murga, gaur. Argazkia: EFE
Nekane Murga, gaur.
13 pertsona hil dira koronabirusarekin azken orduetan EAEn

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 pertsona hil  dira koronabirusarekin azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 1.403 dira osasun krisia hasi zenetik hildakoak.

Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 53 positibo berri atzeman dituzten PCR probetan, (% 0,08 gehiago). Guztira, 13.111 kasu atzeman dituzte proba horiekin.

Nekane Murga EAEko Osasun sailburuak gaineratu duenez, horiei test serologikoekin atzemandakoak batuta (atzo 343), 17.553 dira EAEn kutsatuak pandemia hasi zenetik.

Atzo atzemandako 53 kasu positiboetatik 34 Bizkaian atzeman dira, 10 Araban eta 9 Gipuzkoan.

Aparte, 47 lagun ospitaleratu dituzte atzotik eta bi pertsona ZIUn sartu dituzte. Guztira, 476 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, atzo baino 16 lagun gutxiago.

EAE 1 fasera sartuko dela eta, Murgak gogorarazi du pertsonen artean gutxienez 2 metroko tartea errespetatu behar dela eta maskara erabili hori posible ez den kasuetan. Kontaktuak ekidin behar direla eta norbere herrira mugatu behar dela mugikortasuna ere adierazi du. Gainera, garraio publikoa erabiltzea saihesteko eskatu du berriz ere.

Sailburuak koronabirusaren arriskuaz ohartarazi du, "hau ez dela amaitu" esan du eta oso garrantzitsua dela norberak neurriak hartzea, orain arte egindako bidean atzera ez egiteko eta birusa kontrolpean izateko.

Bestalde, Osakidetzak ezarrita zuen mugetako bat altxatzen hasiko dela jakinarazi du Murgak eta COVID-19agatik ospitaleratuta ez dauden gaixoek bisita bat jaso ahal izango dutela, segurtasun neurriak betez.

Bestalde, Nafarroan 33 kutsatu gehiago atzeman dituzte ostiral honetan PCR proben bidez (% 0,7 gehiago aurreko egunarekin alderatuta), eta hiru pertsona hil dira koronabirusarekin.

Ospitaleek sei ospitaleratze berri izan dituzte, eta 90 alta epidemiologiko eman dituzte, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Pandemia hasi zenetik 5.039 kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez, eta beste 2.403 kasu antigorputzen test bidez (182 positibo atzoko egunean). Hala, guztira 7.442 kasu izan dira Nafarroan

Bestalde, azken orduetako hiru heriotzekin, 487 pertsona dira jada hildakoak (kutsatuen % 6,5). Horietatik,% 68,4 (333 pertsona) ospitaleetan hil dira dira, eta % 31,6 (154 pertsona) ospitaleetatik kanpo.

Hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte bitartekoa da, 83 urte da batezbestekoa.

Pandemia hasi zenetik 2.917 pertsona sendatu dira (kutsatuen % 39,2). Une honetan, kasu aktiboak (sendatu ez direnak eta hil ez direnak) 4.038 dira (aurreko egunean baino% 3,11 gehiago).

Diagnostikatutako 7.442 pertsonetatik,% 52,4 (3.900 pertsona) etxean egon dira, % 1,3 (97) ospitalean,% 0,2 (12) etxeko ospitalizazioan eta % 0,4 (29) zainketa intentsiboetan.

Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalei dagokienez, hiru kasu berri diagnostikatu zituzten ostiral honetan. Orain arte, pandemia hasi zenetik 833 profesional kutsatu dira, 15.000 pertsonako kolektiboaren % 5,55, gutxi gorabehera.

Oharra: Datu hauek egunero egiten diren PCR eta test serologikoen positiboak batzen dituzte

Espainian 179 lagunera jaitsi dira heriotzak azken 24 orduetan

179 pertsona hil dira azken 24 orduetan Espainian. Guztira, 26.478 dira hildakoak koronabirusagatik, krisia hasi zenetik.

PCR probek, berriz, 604 kasu berri atzeman dituzte. Guztira, 223.578 dira positiboak.

Datu ofizialen arabera, "amaitutzat emandako infekzioak" 133.952 dira jada. Hor sartzen dira COVID-19agatik alta emandakoak eta proba serologikoan positibo eman dutenak (gaitza noiz izan zuten jakin ez arren). Azken kasu horretan, 2.804 positibo izan ziren atzo.

179 pertsona hil dira azken 24 orduetan Espainiar Estatuan
179 pertsona hil dira azken 24 orduetan Espainiar Estatuan
179 pertsona hil dira azken 24 orduetan Espainiar Estatuan

2:00

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea