Gizartea -

Pandemia

Euskadin koronabirusa antzemateko 196.327 test egin dira eta 62.241 Nafarroan

Bi erkidegoek Estatuko batezbestekoa askogatik gainditzen dute orain arte egindako PCR frogetan eta test azkarretan.

Osasun langile bat pertsona bati koronabirusa antzemateko testa egiten. Argazkia: EFE
Koronabirusa antzemateko testa
Osasun langile bat pertsona bati koronabirusa antzemateko testa egiten. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia hasi zenetik COVID-19a antzemateko 196.327 test egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan; horietatik 125.183 PCR frogak izan dira, eta 71.144 test azkarrak. Bestalde, Nafarroan 62.241 test egin dira; horietatik 32.821 PCR frogak izan dira, eta 8.21 test azkarrak.

Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Estatuan 2.467.761 test egin dira; horietatik 1.625.211 PCR testak izan dira, eta 842.550 test azkarrak.

Maiatzaren 1a eta 7a bitartean 2.842 PCR test eta 18.990 test azkar egin dira Euskadin. Osasun Ministerioak eskaini dituen datuen arabera, 1.000 biztanleko PCR testen batezbestekoa 57,37koa da Euskadin, Estatuko batez bestekoaren (34,51) gainetik dagoelarik. Beste test batzuen batezbestekoari dagokionez, Euskadiko batezbestekoa 32,1ekoa da, honek ere Estatukoa (17,89) gainditzen duelarik.

Nafarroako Foru Erkidegoan 6.454 PCR test egin dira maiatzaren 1a eta 7a bitartean, aurreko astean baino % 24 gehiago. Mila biztanleko PCR testen batezbestekoa 50,30ekoa da, Estatukoa 34,51koa delarik. Maiatzeko lehen egunetik hilabete berdineko 7ra arte egin diren test azkarrak 8.219 izan dira, joan den astean baino % 28 gehiago, eta 1.000 biztanleko batezbestekoa 45,09, eta kasu honetan ere 17,89koa den Espainiakoa askogatik gainditzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa