Gizartea -

Koronabirusa

EPIen berrerabilera eteteko agindua eman dio Justiziak Osakidetzari

Satsek aditzera eman duenez, epaiaren arabera, "asteetan osasun alorreko langileen eta haien gertukoen osasuna arriskuan jarri dute".

Osasun alorreko bi langile. Argazkia: Efe.
Osasun alorreko bi langile
Osasun alorreko bi langile. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko administrazio-auzietarako 1 epaitegiak “EPIen berrerabilera berehala eteteko” agindua eman dio Osakidetzari osasun sistema osoan, Satse sindikatuak aditzera emandakoaren arabera.

Satsek komunikatu batean azaldu dutenez, osasun krisia hasi zenetik "Osakidetzako langileen bizitzeko eskubidearen eta segurtasun fisikoa izatearen garrantzia" azpimarratu dute, eta, horregatik, “erabilera bakarreko norberaren babeserako ekipamenduen berrerabileraren kontra” agertu dira beti.

Sindikatuak adierazi duenez, epaiaren arabera, “aste hauetan lankideen eta haien ingurukoen osasuna arrisku larrian jarri dute euskal osasuneko erakunde publikoak agertutako jarrera arduragabearekin”.

“Hiru lurraldeetako osasun zentroetan, bata eta lan-jantzi iragazgaitzek hainbat alditan garbitu dituzte, eta erabilera bakarreko maskarak asteetan erabili dituzte”, salatu du Satsek.

Sindikatuak argi utzi du “babesarekin erlazionatuta dauden etengabeko gabeziak” salatzen jarraituko duela, “gure lana baldintza egokietan egiteko eta osasun krisia gainditzeko lantoki egokiak izan arte”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Erizaintza COVID kasuak