Gizartea -
Udan
Langileen % 21,8k bero handia pairatzen du lanean, Euskadin
Bizkaitarrak dira lanean, udan, bero gehien jasaten dutenak, % 25, arabarrak %20,1, eta gipuzkoarrak, % 17, 1.
Erredakzioa
Udako hilabeteetan, Euskadin, langileen % 21,8k lanean bero handia pairatzen duela esan du eta % 19,9k neguko hilabeteetan hotz handia jasaten duela adierazi du.
Eustaten aurkeztutako datuen arabera, bizkaitarrak dira udako hilabeteetan lanpostuetan bero gehien pairatzen dutenak , % 25. Jarraian arabarrak aurkitzen dira, % 20,1 dira, eta gipuzkoarrak % 17,1 dira.
Gainera, bizkaitarrak dira berriz ere, lanaldian, neguko hilabeteetan, hotz handien jasaten dutenak, % 22,8 dira. Jarraian arabarrak (% 18,8) eta gipuzkoarrak (% 15,9) aurkitzen dira.
Bestalde, euskal langileen % 18,3k lanpostuetan zarata desatseginak jasaten dituela adierazi du. Honetan Arabako langileak dira zaratak gehien pairatzen dituztenak (% 20,2). Bizkaitarrak % 18,6 dira eta amaieran gipuzkoarrak daude (% 16,9).
Udako hilabeteetan, Euskadin, langileen % 21,8k lanean bero handia pairatzen duela esan du eta % 19,9k neguko hilabeteetan hotz handia jasaten duela adierazi du.Eustaten aurkeztutako datuen arabera, bizkaitarrak dira udako hilabeteetan lanpostuetan bero gehien pairatzen dutenak , % 25. Jarraian arabarrak aurkitzen dira, % 20,1 dira, eta gipuzkoarrak % 17,1 dira.Gainera, bizkaitarrak dira berriz ere, lanaldian, neguko hilabeteetan, hotz handien jasaten dutenak, % 22,8 dira. Jarraian arabarrak (% 18,8) eta gipuzkoarrak (% 15,9) aurkitzen dira.Bestalde, euskal langileen % 18,3k lanpostuetan zarata desatseginak jasaten dituela adierazi du. Honetan Arabako langileak dira zaratak gehien pairatzen dituztenak (% 20,2). Bizkaitarrak % 18,6 dira eta amaieran gipuzkoarrak daude (% 16,9).