Gizartea -

Juan Mari Aburto

"Isuna jarriko diegu arauak betetzen ez dituzten ostalariei eta herritarrei"

"% 50eko edukierako terrazan eserita dauden pertsonei bakarrik eman dakieke zerbitzua", azaldu du Bilboko alkateak, atzo ostalaritza inguruetan izandako jendetzaren harira.

Juan Mari Aburtoren artxibo irudia
Juan Mari Aburtoren artxibo irudia
Juan Mari Aburtoren artxibo irudia

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalaren helburua "maiatzaren 24an 2 fasera pasatu ahal izatea da, baina soilik era egokian eginez gero suertatuko da".

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan adierazi duenez, ostalariek "erantzukizuna" dute, "badakite terrazaren % 50eko edukieran eserita daudenei soilik zerbitzua eman diezaieketela", baita herritarrek ere, "badakite ezin direla mahai baten inguruan zutik egon".

Arauak betetzen ez dituzten orori isuna jarriko zaie, "betetzen ez dituzten lokal eta herritar oro zigortzea da irizpidea". Uneotan "tabernak itxita daude. Dena ondo badoa, maiatzaren 25ean ireki ahal izango dute, edukieraren % 50arekin".

RADIO EUSKADIK EGINDAKO ELKARRIZKETA ETA EITB.EUS-EK ITZULITA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Kontsumoa Tabernak COVIDaren agerraldiak gaur Isunak gaur