Gizartea -
GIPUZKOA
Donostiako Pasealeku Berria itxi dute, luizi baten ondorioz
Goizeko zazpiak aldera, harri bat erori da mendi-mazelatik, garai batean komunak zeuden tokian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Udalak Pasealeku Berria itxi du, inor zauritu ez duen luizi txiki bat izan ostean, Donostiako Udalak berak jakitera eman duenez.
07:00ak aldera, harri bat erori da mendi-mazelatik, garai batean komunak zeuden tokian, bertatik zabaldu dutenaren arabera.
Pasealekua itxi egin dute, udal teknikariek ingurua ikuskatu eta balorazioa egin arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea