Gizartea -

''LGBTIQfobia''ren aurka

Pandemiak sortutako beldurrak atzera pausoak eragitearen beldur da LGBTIQ kolektiboa

"Etxean geratzea onartzen dugu, baina ez dugu onartzen beldurra erabiltzea orain arte egindako bidean atzera pausoak emateko", adierazi dute "LGBTIQfobia"ren aurkako Nazioarteko Egunean.

"LGBTIQfobia"ren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
"LGBTIQfobia"ren aurkako elkarretaratze baten irudia
Aske bizitzeko eskubidea aldarrikatu du LGTBI kolektiboak

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ekainak 28 koordinakundeak ohartarazi du pandemiak eragindako beldurrak LGTBIQ kolektiboaren lorpenetan atzera pausoak ematea eragin dezakeela. Adierazpena "LGBTIQfobia"ren aurkako Nazioarteko Egunaren harian egin dute.

“Etxean geratzea onartzen dugu, konpromiso arduratsua onartzen dugu, baina ez dugu onartzen beldurra atzera egiteko erabiltzea, edo, okerrago, aurrekaririk gabeko kontrol sistemetan aurrera egiteko”, adierazi dute ohar batean.

Oharrean azaldu dutenez, pertsona asko normaltasunera itzultzeko gogoz daude konfinamenduaren ostean, “baina beste batzuek ez dugu normaltasun hartara itzuli nahi, bertan ez dugulako inoiz lekurik izan”.

Ekainak 28ko arduradunek azpimarratu egin dute kolektiboak ez duela "atsedenik hartuko, LGTBQFobiaren agerraldiak dauden bitartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI+ albisteak Giza eskubideak