Gizartea -

Koronabirusa

Zazpi egun jarraian hildako barik Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Pandemia hasi zenetik, 167 adineko hil dira koronabirusarekin. Azken bi egunetan, beste lau kutsatu dira eta beste lauk gaitza gainditu dute.

Gipuzkoako erresidentziatan bizi ziren 167 adineko hil dira koronabirusarekin. Argazkia: EFE
Gipuzkoako erresidentziatan bizi ziren 167 adineko hil dira koronabirusarekin
Gipuzkoako erresidentziatan bizi ziren 167 adineko hil dira koronabirusarekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren ondorioz hildakorik gabe itxi dute astea Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Azken bi egunetan, beste lau kutsatu dira eta beste lauk, ordea, gaitza gainditu dute. Pandemia hasi zenetik, 167 adineko hil dira koronabirusarekin, gaixoen % 29,7.

Gaurdaino, beste 363 lagunek gainditu dute gaitza (gaixoen % 64,6) eta beste 32k pronostiko erreserbatua dute (gaixoen % 5,7).

Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, azken bi egunetan alta eman diete Donostiako Berra zentroan bizi den adineko biri eta Aretxabaletako Debagoiena erresidentziaren beste bi adinekori. Aldundiko 16 egoitzetan izan dira kutsatzeak, eta horietatik 11n ez daude dagoeneko gaixorik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko adinekoak