Gizartea -

Koronabirusa

Maskarak derrigorrezkoak izango dira kalean, 2 metroko distantzia mantendu ezin bada

Espazio itxietan ere derrigorrezkoak izango dira, pertsonen arteko segurtasun distantantzia mantendu ezin bada. Orain arte garraio publikoan bakarrik ziren nahitaezkoak.

Pertsona bat maskara jantzita Donostian. Argazkia: EFE
Pertsona bat maskara jantzita Donostian.
Pertsona bat maskara jantzita Donostian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da pertsonen artean bi metroko distantzia mantendu ezin daitekeen edozein tokitan, kalean nahiz espazio itxietan. Orain arte garraio publikoan bakarrik ziren nahitaezkoak.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta erkidegoetako agintariek arratsalde honetan egindako bileran hartu dute erabakia.  

Osasun Ministerioak datozen egunetan argitaratuko du agindua. Topaketan izan diren iturrien arabera, baliteke agindua astelehenean edo asteartean amaitzea idazten.

EFEri hainbat autonomia-iturrik esandakoa kontuan izanik, badirudi adostasuna izan dela, koronabirusari maskara erabiliz aurre egiteko beharraz hitz egin dutenean.

Hortaz, orain arte garraio publikoan zen nahitaezkoa maskarak erabiltzea, baina aurrerantzean bide publikoan eta gune itxietan ere izango da, azken bi horietan baldin eta ez bada posible bermatzea bi metroko segurtasun-tartea uztea.

Beste komunikazio-sistema bat

Bileran, halaber, autonomia-erkidegoen eta Espainiako Osasun Ministerioaren arteko komunikazio-sistema berria ere izan dute hizpide; izan ere, hemendik aurrera, datuak arratsaldean emango dizkiote elkarri.

Espainiako Osasun ministroak iragarri du eskularruak eta maskarak helaraziko dizkietela autonomia-erkidego guztiei, eta, aurreratu duenez, 2 fasean erkidegoek autonomia izango dute jarduera jakin batzuen gainean erabakitzeko; hain zuzen ere, adineko pertsonen zentroetarako bisiten gainean erabakitzeko.

BIDEOA | Nola jantzi eta nola kendu maskara

Nola jantzi eta nola kendu maskara
Nola jantzi eta nola kendu maskara
Nola jantzi eta nola kendu maskara

1:21

Hurrengo fasean desagertuko diren ordu-tarteei dagokienez, autonomia-erkidego bakoitzak proposatuko du adinekoek eta desgaitasunen bat duten pertsonek ordutegi zehatzik izango duten ala ez.

Kultura-ekitaldietan baimenduta dauden herritarren gehienezko kopurua erkidegoetako Osasun Publikoak erabakiko du; hondartzetako arauei aldebiko bileretan helduko diete.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak kalean eta leku itxietan derrigorrezkoak dira, bi metroko distantzia mantendu ezin bada, eta beti garraio publikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Maskarak covid-19