Gizartea -

48 orduko epean bigarren sutea

Zornotzako eraikin bat hustu dute lokal batean sua piztu ondoren

Eraikineko bizilagunak berehala itzuli dira euren etxeetara. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, bi eguneko epean Zornotzako lokal batean piztu den bigarren sutea baita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua goizeko 02:30 aldera piztu da Zornotzako San Miguel kalean dagoen lokal batean. Suhiltzaileek esan dutenez, sua sofa batean hasi da.

Ertzaintzak, badaezpada ere, eraikin horretako etxebizitza guztiak hustu ditu, baina handik ordu erdira, 03:00ak aldera, bizilagunak euren etxeetara itzuli dira. Ez da inor zauritu eta, Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, kalte materialak txikiak dira.

48 orduko epean Zornotzako lokal batean jazo den bigarren sutea da. Ertzaintzak atzo goizaldean jazotako beste gertakaria ikertzen jarraitzen du. Gazteak egon ohi diren lokal batean piztu zen sua, San Juan kaleko 26.ean. Ez zen zauriturik izan eta kalte materialak ere eskasak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea