Gizartea -

Hezkuntza

Gasteizko haur eskola publikoetarako matrikulazioa 28an hasiko da

Guztira 1.433 plaza eskaintzen dituzten 25 haur eskolek osatzen dute sare publikoa. Horietatik 5 Gasteizko Udalak kudeatzen ditu eta beste 20ak Haurreskolen Partzuergoak.

Familia baten artxiboaren irudia. Argazkia: EFE.
Emakume baten eta haur baten artxibo irudia
Familia baten artxiboaren irudia. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko titulartasun publikoko haur eskoletarako 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 28an hasiko da.

Guztira 1.433 plaza eskaintzen dituzten 25 haur eskolek osatzen dute sare publikoa. Horietatik 5 Gasteizko Udalak kudeatzen ditu, eta beste 20ak Haurreskolak Partzuergoak.

Estibaliz Canto Kultura zinegotziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2018an, 2019an eta 2020ko maiatzaren 17ra arte jaiotako haurren matrikulazioa maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean egin ahal izango da.

COVID-19ak eragindako osasun krisiaren harira, eskaerak Internet bidez aurkeztu ahalko dira lehen aldiz Udalaren webgunean. Izapidea aurrez aurre egin nahi duenak hiriko gizarte-etxeetan dauden Herritarren Arretarako Bulegoetan egin ahalko du, aldez aurretiko hitzordua eskatuta.

2020ko maiatzaren 18tik aurrera (hori barne) jaiotakoen eskaerak behin betiko zerrendak argitaratu ondoren kudeatuko dira, 16 aste betetzen direnean, urritik aurrera eskolatzearekin hasteko, betiere plazak hutsik badaude.

Hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeen kasuan, Udal Hezkuntza Zerbitzuan emango dituzte eskaerak, betiere, hitzordua eskatuta.

Behin-behineko onartuen zerrenda eta itxaron zerrenda ekainaren 25ean argitaratuko dituzte. Ondoren, erreklamazioak egiteko epea irekiko da, egun horretatik ekainaren 30era, eta behin betikoak uztailaren 9an argitaratuko dira.

Udal Haur Eskolen Sarea 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta Haurreskolak Partzuergokoak 0 eta 2 urte artekoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hezkuntza Umeak