Gizartea -

'Rapida' barraskiloarekin

Bost urteko gasteiztar batek irabazi du Trizioko XXV Barraskilo Rallya

Aurten 64 barraskilok hartu dute parte eta bakoitzak zainzurien edo piperren kontserba-lata bat arrastatu behar izan du. Bigarren postua Iker Sacristan haurraren 'Farruquito' barraskiloa izan da.

Lasterketan 64 barraskilo lehiatu dira, batzuk atzerritik etorritakoak. Argazkia: Efe.
Lasterketan 64 barraskilo lehiatu dira, batzuk atzerritik etorritakoak. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Aranegui Benito bost urteko gasteiztarrak irabazi du Trizioko XXV Barraskiloen Rallya, 'Rapida' izeneko barraskiloarekin. Irabazleak 350 gramotako piperren kontserba-lata 161 milimetrotan arrastatu du, bost minutuko denboran.

Pedro Julian Alegria antolatzaileak Eferi esandakoaren arabera, neskatoaren barraskiloan zazpi gramoko pisua zuen eta "bitxikeri" bat aipatu du: pisu gutxiagoko barraskiloek bizkortasun handiago erakusten dute lata arrastaka eramateko orduan.

Aldiz, tamaina handiagoa zuten bi barraskilo frantziarrek nekez mugitu dituzte haien latak: "batek ez du lata mugitu ere egin eta besteak, berriz, 5 edo 6 milimetro bakarrik ibili ditu.

Aurten 64 barraskilok hartu dute parte, bost minutuko bost txandatan banatuta. Helburua, egurrezko taula baten gainean zainzurien edo piperren kontserba-lata bat arrastaka ahalik eta urrutien eramatea zen.

Lasterketako bigarren postua Iker Sacristan Mendia sei urteko haurraren 'Farruquito' barraskiloa izan da, Triziokoa. Bere lata 146 milimetrotan arrastatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea