Gizartea -

Osakidetza

Ikuskaritzak paziente kritikoen arloko arriskuak ebaluatzeko eskatu dio Osakidetzari

COVID-19ari dagokionez, arriskuen ebaluazio espezifiko bat da paziente kritikoen eremuetako langile guztientzat, eta helburua babesteko ekipamenduak bermatzea da.

Erizain baten irudia COVID-19ko paziente bat artatzen. Argazkia: EFE.
Erizain baten irudia COVID-19ko paziente bat artatzen.
Erizain baten irudia COVID-19ko paziente bat artatzen. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19a dela eta, paziente kritikoen eremuetako langile guztiei arriskuen ebaluazio espezifiko bat egiteko eta babesteko ekipamenduak emateko eskatu dio Lan Ikuskaritzak Osakidetzari, CCOOk jakinarazi duenez.

Sindikatuak ohar baten bidez emandako azalpenen arabera, Arabako Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu zuenez, "farmaziako laguntzaileak ZIUra maskara kirurgiko soil batekin joatera behartzen zituzten, gehienek FFP2 maskara erabili behar badute ere".

Horri erantzunez, paziente kritikoen arloetako langileei berariazko arriskuen ebaluazioa egiteko eskatu dio Lan Ikuskaritzak Osakidetzari. CCOOren iritziz, ebaluazio hori unitate horietatik "haratago" zabaldu behar da, eta EAEko Osasun Zerbitzuko lanpostu guztiak hartu beharko lituzke.

Ebaluazio horiek osasun zentro pribatuetan ere egin beharko liratekeela uste du sindikatuak, baita zentro soziosanitarioetan ere, adinekoen egoitzetan edo eguneko zentroetan, besteak beste.

CCOOk gogorarazi duenez, maiatzaren 22ra arte, "Osakidetzako profesional askok" eman dute positibo COVID-19a atzemateko proban; 2.169k, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa