Gizartea -

Koronabirusa

NANa eta pasaportea egiteko zerbitzua berrezarriko dute gaur EAEn eta Nafarroan

Herritarrek garaiz joan beharko dute hitzordura, maskara jantzita eta berritu beharreko dokumentuaren truke ordaindu beharrekoa eskudirutan: 12 euro NANaren kasuan eta 30 euro pasaportearen kasuan.

Jendetza NANa eta pasaportea eskuratzeko bulego batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Jendetza NANa eta pasaportea eskuratzeko bulego batean.
Jendetza NANa eta pasaportea eskuratzeko bulego batean. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak NANa edo pasaportea egiteko zerbitzua berrezarriko du gaur, asteazkena, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, aurretiazko hitzorduaren bidez, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Hitzordua, webgune ofizialean eska daiteke 2 fasean edota normaltasun berrirako bidean dauden lurralde guztietan. Horrela, Euskadin eta Nafarroan NANa edo pasaportea egiteko aukera dago jada.

Interesdunek garaiz joan beharko dute hitzordura, maskara jantzita eta berritu beharreko dokumentua eskuratzeko ordaindu beharreko diru-kopuru zehatza eskudirutan: 12 euro NANaren kasuan eta 30 euro pasaportearen kasuan.

Herritarrek bakarrik joan beharko dute hitzordura, adin txikikoekin edo laguntza behar duten pertsonekin dokumentuak eskuratzera joaten direnak izan ezik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Maskarak gaur