Gizartea -
Deseskalatzea
Osasunbideak lanpostuen eta lekualdatzeen lau lehiaketaren epeak berrabiaraziko ditu
Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore, erizain, psikologo kliniko eta mediku espezialista postuekin erlazionatutako lehiaketak dira.
Agentziak | Erredakzioa
Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak lanpostuen eta lekualdatzeen lau lehiaketaren epeak berrabiaraziko ditu astelehenen. Deialdietako bi lan-eskaintza publikoak dira eta beste bi lekualdatzeak. Guztiak eten egin behar izan zituzten alarma egoeraren ondorioz.
Horrela, eta Nafarroako Gobernuak aditzera emandakoaren arabera, zeladore postura aurkeztu nahi dutenek ostiralera arte, ekainak 5, izango dute, ostirala barne, merituen dokumentazioa aurkezteko.
Erizain postuetarako oposizioari dagokionez, hiru egun natural izango dituzte irabazitako lanpostua hartzeko, ekainaren 3a arte, egun hori barne.
Psikologo kliniko eta mediku espezialista postuen lekualdatze prozesuetan berriz, izen-ematea ekainaren 15era arte zabalik izango da.