Gizartea -

Gertaera e

Ustezko lapur bat hil da Gasteizen, enpresa baten teilatutik jausita

Gizona, 44 urtekoa eta errumaniarra, enpresa batera sartzen ari zen ahalegintzen, bertan lapurreta egiteko, baina pabilioiko sabaitik erori zen eta, erorikoak eragindako zaurien ondorioz, hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustezko lapur bat hil zen astelehenean, abuztuaren 29an, Gasteizen, enpresa baten teilatutik jausi ondoren. Ertzaintzaren ikerketen arabera, gizona, 44 urtekoa eta errumaniarra, enpresa horretara sartzen ari zen ahalegintzen, bertan lapurreta egiteko, baina pabilioiko sabaitik erori zen eta, erorikoak eragindako zaurien ondorioz, hil zen. Enpresa Miñaon dago.

Ikerketaren arabera, hildakoaren gaizkideak enpresara sartu ziren, zuloa eginda, euren lagunenganaino heltzeko asmoarekin, baina gorpua bertan utzi zuten eta ez zuten ezer hartu. Hasiera batean, langileak astelehen goizean enpresara heldu zirenean pentsatu zuten lapurreta bat egona zela pabilioian, baina sartu ondoren hilotza ikusi zuten. Biktimak eskularru eta ‘buff’ beltzak zeramatzan, eta motxila bat zuen: horretan, bi linterna eta artilezko txano bat zeuden. Halaber, aurrekariak zituen, zenbait enpresatan lapurreta egiteagatik.

Ertzaintza hildakoaren senideren bat aurkitzen ari da ahalegintzen, baina ezin izan du oraindik. Hortaz, Errumaniako Kontsuletxera joko du.

Ustezko lapur bat hil zen astelehenean, abuztuaren 29an, Gasteizen, enpresa baten teilatutik jausi ondoren. Ertzaintzaren ikerketen arabera, gizona, 44 urtekoa eta errumaniarra, enpresa horretara sartzen ari zen ahalegintzen, bertan lapurreta egiteko, baina pabilioiko sabaitik erori zen eta, erorikoak eragindako zaurien ondorioz, hil zen. Enpresa Miñaon dago.Ikerketaren arabera, hildakoaren gaizkideak enpresara sartu ziren, zuloa eginda, euren lagunenganaino heltzeko asmoarekin, baina gorpua bertan utzi zuten eta ez zuten ezer hartu. Hasiera batean, langileak astelehen goizean enpresara heldu zirenean pentsatu zuten lapurreta bat egona zela pabilioian, baina sartu ondoren hilotza ikusi zuten. Biktimak eskularru eta ‘buff’ beltzak zeramatzan, eta motxila bat zuen: horretan, bi linterna eta artilezko txano bat zeuden. Halaber, aurrekariak zituen, zenbait enpresatan lapurreta egiteagatik.Ertzaintza hildakoaren senideren bat aurkitzen ari da ahalegintzen, baina ezin izan du oraindik. Hortaz, Errumaniako Kontsuletxera joko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak