Gizartea -
Bizkaia
3 urteko ume bat zauritu da Sestaon, hirugarren solairuko leiho batetik erorita
Gertaera atzo jazo zen, 22:00ak aldera. Adin txikikoa Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, Udalak jakitera eman duenez.
Agentziak | Erredakzioa
3 urteko ume bat zauritu da Sestaon (Bizkaia), atzo gauean etxebizitza bateko hirugarren solairuko leiho batetik erorita. Adin txikikoa Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, Udalak astearte honetan jakitera eman duenez.
Gertaera 22:00ak aldera jazo zen, eta gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du Udaltzaingoak. Erorikoan, adin txikikoak baranda batekin jo zuen burua, espaloira iritsi aurretik.
Sestaoko Udaltzaingoko patruila bat lekura hurbildu zen eta SOS Deiak-era deitu zuen gertatutakoaren berri emateko. Umea Gurutzetako ospitalera eraman zuten unean kontziente zegoen.