Gizartea -
Nafarroa
Gizarte zerbitzuen zaintzapeko ume batek bere buruaz beste egin duela salatu dute
Eskubide Sozialen departamentuak baieztatu du mutiko hil egin dela eta epaitegi bat gertakaria ikertzen ari dela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako gizarte zerbitzuen zaintzapean zegoen bederatzi urteko ume bat bere buruaz beste egiten saiatu ostean hil dela salatu dute epaitegietan.
Foru Gobernuko Eskubide Sozialen departamentuak baieztatu du mutikoa atzo arratsaldean zendu zela erietxe batean, baina ezin duela xehetasun gehiago eman erantsi du, kasua ikerketa judizialpean dagoelako eta biktima adin txikikoa delako.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek esan dutenez, salaketa joan den astean aurkeztu zuten Iruñeko Instrukzioko 2. epaitegian, baina auzia Tuterako epaitegira bideratu dutela, gertakariak han jazo zirelako.