Gizartea -

Bilboko Aireportua

Lufthansa taldeak ekainaren 15ean berrabiatuko ditu hegaldiak Bilboko aireportutik

Lufthansa airelineak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Bilbo eta Frankfurt artean: astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Lufthansa konpainiaren hegazkin bat. Argazkia: EFE
Lufthansa konpainiaren hegazkin bat.
Lufthansa konpainiaren hegazkin bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansa Group konpainiako airelineak ekainaren 15etik aurrera berrabiatuko dituzte hegaldiak Bilboko aireportutik, taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hala, Europako hainbat hiritarako hegaldiak eskainiko dituzte berriro, 130 helmuga baino gehiagorekin konexioak eginez.

Lufthansa airelineari dagokionez, ekainaren 15ean ekingo dio berriro operazioei Bilboko Aireportuan, eta astean hiru aldiz egingo ditu hegaldiak (astelehen, asteazken eta ostiraletan) Bizkaiko terminalaren eta Frankfurten artean. Hilaren 18tik aurrera, Eurowingsek Bilbo eta Düsseldorf lotuko ditu, astean bi aldiz (ostegunetan eta igandeetan).

Bestalde, Brussels Airlinesek astean lau egunetan (astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan) eskainiko ditu hegaldiak, ekainaren 29tik aurrera, Loiu eta Brusela artean.

"Lufthansa taldearentzat Loiu da Espainian dagoen aireportu nagusietako bat, aspalditik. Izan ere, 30 urte daramatzagu bertatik lanean, eta asko pozten gaitu munduko gainerako tokiekin berriro konektatzeak", nabarmendu du Julia Hillenbrand Lufthansa Group konpainiak Espainian duen zuzendari nagusiak.

"Bidaiari asko joaten dira Bilbora beren eskaintza kultural eta gastronomikoaz gozatzera, eta asko dira, halaber, Bilboko Aireportua eta gure airelineak Alemaniara edo Belgikara zuzenean bidaiatzeko erabiltzen dituztenak, turismo edo lan egiteko edo mundu osoko ehunka helmugarekin lotzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Europar Batasuna Bilbo Bizkaia Turismoa Euskadi Europa Belgika Alemania Gizartea Ekonomia Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Oporrak Bidaiak