Gizartea -

Gertaera

Tximista batek bikote bat harrapatu du Omako basoan

Baldintza klimatologiko txarrak zirela eta, ezin izan zituzten Ertzaintzaren helikopteroan atera, eta andetan eraman behar izan zituzten errepideraino.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo bikote bat zauritu egin da Kortezubin (Bizkaia), Agustin Ibarrolak Omako basoan dituen pinturak bisitatzen ari zenean tximista batek harrapatuta.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra atzo 19:30 aldera gertatu zen, Kortezubiko Oma auzoan, Ibarrolak bertan duen baserritik gertu margotu zuen basoan.

Laguntza bertaratu zenean, baldintza klimatologiko txarrak zeuden, eta, hori dela eta, zaurituak ezin izan zituzten Ertzaintzaren helikopteroan eraman. Ondorioz, basotik errepideraino andetan eraman behar izan zituzten.

Bertaraino jaitsitakoan, anbulantzia banatan eraman zituzten Gurutzetako Ospitalera, erredura handietako unitatera. Medikuek ez dute oraindik haien zaurien larritasun maila zehazterik izan.

Madrilgo bikote bat zauritu egin da Kortezubin (Bizkaia), Agustin Ibarrolak Omako basoan dituen pinturak bisitatzen ari zenean tximista batek harrapatuta. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra atzo 19:30 aldera gertatu zen, Kortezubiko Oma auzoan, Ibarrolak bertan duen baserritik gertu margotu zuen basoan. Laguntza bertaratu zenean, baldintza klimatologiko txarrak zeuden, eta, hori dela eta, zaurituak ezin izan zituzten Ertzaintzaren helikopteroan eraman. Ondorioz, basotik errepideraino andetan eraman behar izan zituzten. Bertaraino jaitsitakoan, anbulantzia banatan eraman zituzten Gurutzetako Ospitalera, erredura handietako unitatera. Medikuek ez dute oraindik haien zaurien larritasun maila zehazterik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Ekaitzak gaur Omako basoa