Gizartea -

KORONABIRUSA

COVID-19ak eragindako Bizkaiko egoitzetako erabiltzaileak 33ra jaitsi dira

Era berean, 1.579 egoiliarrek gaixotasuna gainditu dute, eta negatibo eman dute egindako probetan.

Adinekoen egoitza bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Adinekoen egoitza bat
Adinekoen egoitza bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak eragindako Bizkaiko adinekoen egoitzetako erabiltzaileen kopurua 33ra jaitsi da, eta horietatik bederatzi ospitaleratuta daude. Kutsatuen kopuru osoa duela 48 ordu emandako azken balantzean baino 16 gutxiago da. Era berean, 1.579 egoiliarrek gaixotasuna gainditu dute, eta negatibo eman dute egindako probetan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Ikuskaritza eta Kontrol Zerbitzura helarazitako datuen arabera, joan den ostegunean (ekainaren 4an) lanaldia ixtean, lurraldeko adinekoentzako 155 egoitzetatik 13k zuten koronabirusa egiaztatuta zuen erabiltzaileren bat.

Bizkaiko egoitza-sareak, 10.748 plaza dituenak, koronabirusaz kutsatutako 33 egoiliar ditu, 48 ordu lehenago egindako zenbaketan baino 16 gutxiago. Horietatik 9 erietxeetan daude, duela bi egun baino bi gutxiago.

Gainera, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak 21 adineko hartzen ditu, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko.

Bestalde, 39 langilek positibo eman dute Bizkaiko egoitzetan, aurreko zenbaketan baino zortzi gutxiagok. Beste 83 langile isolamenduan daude, baina ez dute COVID-19aren baieztapenik.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, maiatzean 38 erabiltzaile hil dira COVID-19aren frogetan positibo emanda, eta beste bi pertsona hil dira gaixotasun horrekin bateragarriak diren susmoekin edo sintomekin.

Maiatzeko datuak batuta, Bizkaiko egoitza-sareak 285 hildako izan ditu koronabirusaren pandemia hasi zenetik, eta 32 egoiliar birusak jota egon zitezkeelakoan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia