Gizartea -

Koronabirusa

Hildakorik ez Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, hirugarren astez jarraian

Azken 15 egunetan ez da positibo gehiagorik izan. 382 adinekok gainditu dute gaitza, eta 167 hil egin dira.

Adinekoen egoitzetako erabiltzaile baten irudia. Argazkia: EFE
Adinekoen egoitzetako erabiltzaile baten irudia
Adinekoen egoitzetako erabiltzaile baten irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan ez da, hirugarren astez jarraian, COVID-19agatik hildakorik izan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Eider Mendoza Aldundiko bozeramaileak zehaztu duenez, azken 15 egunetan ez da positibo gehiagorik izan. 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute Gipuzkoako adineko egoitza-sarea.

Asteburu bitartean ez da berririk izan, hortaz, 382 adinekok gainditu dute gaitza, 167 hil egin dira, eta 13 positibo daude oraindik. Horietatik bakarra dago erietxean ospitaleratuta.

COVID-19ko kasuak izan dituzten 16 egoitzetatik 14k jada ez dute koronabirus gaixorik: Iurreamendi (Tolosa), Egogain (Eibar), Caser Residencial Anaka (Irun), Santa Ana (Zarautz), Caser Residencial Betharram (Hondarribia), Otezuri (Zumaia), Aita Etxe (Donostia), Arangoiti (Beasain), La Paz (Donostia), San Jose (Ordizia), Argixao (Zumarraga), Jose Arana (Eskoriatza), San Andres (Eibar) eta Iturbide (Arrasate).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Deseskalatzea Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Adinekoak gaurko berriak