Gizartea -

KORONABIRUSA

Txagorritxu ospitalean COVID-19a berragertu ote den ikertzen ari da Osakidetza

Gaixo bat ospitalean bertan kutsatu omen da, ez baitzuen inolako sintomarik apiril amaieran ospitaleratu zutenean. Osasun langile bat gutxienez kusatu da, eta beste 40 etxean daude, isolamenduan.

Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko ate nagusia. Argazkia: EFE
Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko ate nagusia.
Txagorritxun koronabirusaren beste foku bat agertu ote den ikertzen ari da Osakidetza

0:56

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ikerketa ireki du Gasteizko Txagorritxu ospitaleko langileen artean COVID-19 gaitza berragertu ote den argitzeko. Izan ere, bi positibo izan dira azken orduotan eta 40 osasun langile koarentenan jarri dituzte.

EGUNERATZEA: Osakidetzak Txagorritxun baieztatu dituen positiboak 2020ko ekainaren 7an

eldiarionorte.es-ek argitaratu duenez, duela hilabetetik Txagorritxun ospitaleratuta zegoen Onkologia saileko gaixo batek positibo eman du PCR probetan azken orduetan, eta baita artatu zuen erizainetako batek ere. Gainera, unitate bereko beste gaixo bat kutsatuta dagoenaren susmoak daude.

Zantzu guztien arabera, gaixoa ospitalean bertan kutsatu da, ez baitzuen inolako sintomarik apiril amaieran ospitaleratu zutenean.

Positibo eman duen gaixoarekin harremanetan egon diren 52 osasun langileri PCR probak egin dizkiete. Dagoeneko 12k emaitza jaso dute, positibo bakarra egon da (erizain bat), beste hamaikak negatibo eman dute, horien artean 5 zeladorek. Txagorritxuko gainerako 40 langileak etxean daude berrogeialdian, prebentzio modura, kutsatuta egon daitezkeelakoan. Emaitza bihar goizaldean jakingo dutela baieztatu due ESK sindikatutik.

Txagorritxuko ospitalea Euskal Herriko lehen COVID-19 kasuen lekuko izan zen. Martxo hasieran, hainbat osasun langile kutsatu ostean, ospitaleko ehun bat behargin isolatu egin behar izan zituzten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa