Gizartea -

Koronabirusa

Guillermo Quindos: "Logikoa da foku txikiak egotea, noizean behin gerta daiteke"

Mikrobiologoak Radio Euskadin azaldu duenez, ez dago jakiterik zein den Basurtuko eta Txagorritxuko ospitaleetan atzeman dituzten koronabirusaren agerraldi berrien jatorria.

Basurtuko Ospitalea (Bilbo). Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea (Bilbo).
Basurtuko Ospitalea (Bilbo). Argazkia: EFE

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deseskalatze prozesuaren 3 fasean gaude jada, baina Basurtuko eta Txagorritxuko ospitaleetan atzeman dituzten koronabirusaren agerraldi berriekin erne daude osasun arloko agintariak. Dena dela, Guillermo Quindos mikrobiologoak Radio Euskadiko Boulevard albistegian adierazi duenez, "logikoa da foku txikiak egotea"; izan ere, "Estatuko beste leku batzuetan ere ikusi izan dira". Hala, "noizean behin" hori gerta daitekeela gaineratu du.

Ez dago jakiterik zein den agerraldi berrien jatorria; izan ere, "hasieran positibo eman zuten pertsonek proba eginda zuten, oraingoan negatibo emanez", eta horrek nolabaiteko ezinegona sortzen du, baina probek atalase bat behar dute positibo emateko. "Errazagoa da negatibo ematea birusa inkubatzen ari direnean. Kontuan izan behar da 14 egunera irits daitekeela, eta epe horretan birusa ez dela probetan atzematen".

Nolanahi ere, dagoeneko koronabirusari buruzko gauza asko dakizkigula esan du Guillermo Quindosek, hala nola "pertsona gutxik zabaltzen dutela infekzioa, nahiz eta kutsatuta egon, eta kutsatze gehienak leku itxietan gertatzen direla".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:

"Era lógico que se dieran esos pequeños focos, tiene que ocurrir de vez en cuando"
"Era lógico que se dieran esos pequeños focos, tiene que ocurrir de vez en cuando"
"Era lógico que se dieran esos pequeños focos, tiene que ocurrir de vez en cuando"

play icon 7:05
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea