Gizartea -

Desagertuta

Fruizen desagertutako 74 urteko gizon baten bila ari dira

Desagertutako gizonaren senide batek atzo, 23:30 aldera, deitu zien larrialdi zerbitzuei, harekin ezin zela kontaktuan jarri ikusita. Gaur goizean abiatu dituzte berriro hura bilatzeko lanak.

Fruizen desagertutako 74 urteko gizon baten bila ari dira. Argazkia: @DYABizkaia
Fruizen desagertutako 74 urteko gizon baten bila ari dira.
Erreskate taldeak Fruizen desagertutako 74 urteko gizon baten bila dabiltza

0:14

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenetik desagertuta dagoen 74 urteko gizon baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak Fruizen (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Desagertutako gizonaren senide batek atzo, 23:30 aldera, deitu zien larrialdi zerbitzuei, harekin ezin zela kontaktuan jarri ikusita. Desagertu aurretik, etxe ondoan duen ortura zihoala esan zion.

Gaur goizean abiatu dituzte berriro hura bilatzeko lanak, Olalde auzoan. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Bizkaiko DYAren erreskate talde berezia eta Gurutze Gorriaren bilaketa taldea elkarlanean ari dira zeregin horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak