Gizartea -

Nafarroa

Lau pertsona zauritu dira Faltzesen, horietako bat larri, autoa iraulita

Istripua 03:30 aldera gertatu da. Lehen ikerketen arabera, ustezko gidariak positibo eman du alkohol eta droga kontroletan.

Istripua NA-6210 errepidean jazo da, Faltzesen (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Istripua NA-6210 errepidean jazo da, Faltzesen (Nafarroa).
Istripua NA-6210 errepidean jazo da, Faltzesen (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira astearte goizean Faltzesen (Nafarroa), NA-6210 errepidean autoa iraulita, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua 03:30 aldera gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da. Lehen ikerketen arabera, ustezko gidariak positibo eman du alkohol eta droga kontroletan.

Azkoiengo suhiltzaileak istripua izan den tokira joan dira, eta autoan zihoazen lau lagunak atera dituzte, harrapatuta geratu baitira.

Ondorioz, laurak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte; horietako bat larri zaurituta.

Tafallako Foruzaingoko herritarren segurtasunerako eta Tuterako trafikoko patruilak istripuaren tokian izan dira, eta ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Trafiko-istripu hilgarriak