Gizartea -
Azpiegiturak
Larunbatean irekiko dute Hegoaldeko Saihesbidea
Autobide horrekin, autoak 12 minututan iritsiko dira Santurtzitik Bilbora. Lehen lau egunetan, hots, hilaren 13 arte, doanekoa izango da. Handik aurrera, ibilbide luzeenak 1,08 euro kostako du.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak larunbat honetan irekiko du Hegoaldeko Saihesbidea, lau urteko lanen ostean. Orotara, azpiegiturak ia 900 milioi euroko kostua izan du.
Lehen lau egunetan, hilaren 10etik 13ra, autobide berria doanekoa izango da, baina 14an bidesariak martxan jarriko dituzte.
Saihesbidea Bilbo Handian A-8 autobidearen alternatiba izateko eraiki dute. Horrez gainera, Foru Aldundiaren hitzetan, "produktu arriskutsuen garraioa biztanle-guneetatik aldendu ahalko da, ibilgailu gutxiago igaroko dira hirigunetik eta gas gutxiago isuriko da atmosferara".
Autobidea 17,8 kilometro luze da eta hiru errei ditu noranzko bakoitzean.
Bilbo inguruko orografiari aurre egiteko, 5 tunel eraiki dituzte, bi noranzkodunak guztiak: Argalario (2.150 metro), Mesperuza (708 metro), Santa Agate (2.030 metro), Arraiz (2.273 metro) eta Larraskitu (965 metro).
Bidesariak
Bidesariak kobratzeko bost tarte eta hiru ibilgailu mota ezarri dituzte. Halaber, prezioa ezberdina izango da egunaren eta orduaren arabera.
Lanegunetan, autoek 1,08 euro ordaindu beharko dituzte ibilbide luzeena (Larraskitu-Gallarta) egiteko. Jaiegunetan, ordea, erdia, 0,55 euro.
Kamioi arinek 5,98 euro ordaindu beharko dituzte lanegunetan, eta astunek 6,74.
Gauez (24:00 - 06:00), autobidea doanekoa izango da ibilgailu guztientzat.
Bizkaiko Foru Aldundiak larunbat honetan irekiko du Hegoaldeko Saihesbidea, lau urteko lanen ostean. Orotara, azpiegiturak ia 900 milioi euroko kostua izan du.Lehen lau egunetan, hilaren 10etik 13ra, autobide berria doanekoa izango da, baina 14an bidesariak martxan jarriko dituzte. Saihesbidea Bilbo Handian A-8 autobidearen alternatiba izateko eraiki dute. Horrez gainera, Foru Aldundiaren hitzetan, "produktu arriskutsuen garraioa biztanle-guneetatik aldendu ahalko da, ibilgailu gutxiago igaroko dira hirigunetik eta gas gutxiago isuriko da atmosferara".Autobidea 17,8 kilometro luze da eta hiru errei ditu noranzko bakoitzean.Bilbo inguruko orografiari aurre egiteko, 5 tunel eraiki dituzte, bi noranzkodunak guztiak: Argalario (2.150 metro), Mesperuza (708 metro), Santa Agate (2.030 metro), Arraiz (2.273 metro) eta Larraskitu (965 metro). BidesariakBidesariak kobratzeko bost tarte eta hiru ibilgailu mota ezarri dituzte. Halaber, prezioa ezberdina izango da egunaren eta orduaren arabera.Lanegunetan, autoek 1,08 euro ordaindu beharko dituzte ibilbide luzeena (Larraskitu-Gallarta) egiteko. Jaiegunetan, ordea, erdia, 0,55 euro.Kamioi arinek 5,98 euro ordaindu beharko dituzte lanegunetan, eta astunek 6,74.Gauez (24:00 - 06:00), autobidea doanekoa izango da ibilgailu guztientzat.