Gizartea -

Lan gatazkak

Donostiako sorosleek elkarretaratzea egingo dute egunero, kaleratzeen aurka

Elkarretaratzeak 20:15ean izango dira, Udaletxearen aurrean, "kaleratzeen aurka" eta euren subrogazioaren alde.

Donostiako Kontxako hondartza. Argazkia: EFE
Donostiako Kontxako hondartza
Donostiako Kontxako hondartza. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako hondartzetako sorosleek elkarretaratzea egingo dute egunero Donostiako Udaletxearen aurrean, "kaleratzeen aurka" eta haien subrogazioaren alde, ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Elkarretaratzeak 20:15ean izango dira, Udaletxe aurrean. BPXport enpresak eta Donostiako Udalak hondartzen kudeaketan duten "arduragabekeria" kritikatu du ELAk.

Adierazi duenez, Donostiako sorosleak "subrogazioaren bermerik gabe" itzuliko dira lanera uda honetan. Gainera, "joan den denboraldian lan egin zuten eta honetan lan egiteko asmoa zuten sorosleei" ez zaiela deitu salatu du.

"Kanpoan geratu diren langileen artean, denak Zurriola hondartzako sorosleak, kolektiboaren lan baldintzen hobekuntza babesten lehen lerroan egon zirenetako hainbat daude", adierazi du sindikatuak.

Haren ustez, BPXportek eta Donostiako Udalak ildo horretan hartutako erabakiak "oso larriak dira", eta, horregatik, "arduraz jokatzeko" eskatu die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza Uda Lan gatazkak