Gizartea -

Nafarroa

Zezenketen aldeko manifestazioa egin dute Iruñean

Tauromakia eta Nafarroako udalerri askotan egin ohi dituzten zezen-jaiak defendatu dituzte babes-maskarak eta sanferminetako zapi gorria zeramatzaten ehunka lagunek.

Zezenketen aldeko manifestazioa Iruñean. Argazkia: EFE
Zezenketen aldeko manifestazioa Iruñean
Zezenketen aldeko manifestazioa Iruñean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Babes-maskarak eta askok sanferminetako zapi gorria zeramatzaten ehunka lagun bildu dira larunbat honetan Iruñean (Nafarroa), zezenketen aldeko mobilizazioan.

Santo Domingoko akuiluetatik abiatu da martxa, zezen-plazaraino, uztailaren 7tik 14ra bitartean, sanferminetako goiz guztietan, zezenek eta korrikalariek egin ohi duten ibilbide bera eginda. Aurtengo sanferminak bertan behera utzi dituzte, koronabirusa dela-eta.

Jai giroan egin dute zezenketen aldeko protesta hori, eta Nafarroako hainbat udalerritan egiten dituzten "zezen ibilbideak" ere defendatu dituzte. Zezenketen alde Estatuko beste zenbait hiritan izandako manifestazioekin bat egin du Iruñeko mobilizazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Manifestazioak