Gizartea -

Istripua

Bi pertsona harrapatu ditu konortea galdu duen gidari batek, Bilbon

Furgoneta zuri batek El Corte Ingleseko atea jo du, eta bidean bi pertsona harrapatu eta arin zauritu ditu. Gidaria larri dago.

Istripua, Bilbon. Argazkia: Efe
Istripua, Bilbon. Argazkia: Efe
Gidari batek bi oinezko harrapatu ditu Bilbon, konortea galdu ostean

0:08

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur goizean Bilboko erdigunean konortea galdu duen gidari batek harrapatuta, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 10:30 aldera geratu da, Urkixo zumarkaleak eta Kale Nagusiak bat egiten duten bidegurutzean. Furgoneta zuri batek bi oinezko eraman ditu aurretik eta El Corte Ingleseko atea jo du.

Dirudienez, gidaria ondoezik jarri da eta ibilgailuaren kontrola galdu du. Gizonezkoa, furgonetaren gidaria, larri eraman omen dute, eta harrapatutako bi pertsonek zauri arinak egin dituzte.

Ezbeharra gertatu den lekuan bertan artatu dituzte, bi anbulantzia bertaratu baitira.

bilbo

Garabia, furgoneta eramaten. Argazkia: Radio Euskadiko 'Boulevard'

Ezbeharra gertatu den lekua. Argazkia: Iker Salgado

bilb

Ezbeharra gertatu den lekua. Argazkia: Radio Euskadiko 'Boulevard'

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak gaur Errepideko istripuetan zauritutakoak