Gizartea -

Gertakaria

Bi sute piztu dituzte Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan

Suak lau edukiontzi eta egurrezko banku bat kiskali ditu, eta eraikinaren aurrealdea eta ikasgeletako altzariak belztu ditu.

Ikastolako horma bat belztuta. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Ikastolako horma bat belztuta
Bi sute piztu dituzte Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi sute piztu dituzte bart Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolaren aurrealdean eta barruko patioan. 

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, erasoa goizaldean izan da, eta zentroko langileek ohartarazi dute Ertzaintza, goizeko zortziak aldera.

Suak lau edukiontzi eta eraikinaren kanpoaldean zegoen banku bat kiskali ditu. Sugarrak leihoetatik sartu dira, eta eraikinaren aurrealdea eta ikasgela barruko altzariak belztu dira.

Zentroaren arduradunek adierazi dute kalteak zenbatzen ari direla ertzain-etxean salaketa aurkezteko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Zarautz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak