Gizartea -

BIZKAIA

Hiru adingabe ospitaleratu dituzte Gorlizko topada batean alkohol gehiegi edateagatik

Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen pinudiko zelaietatik, osasun-segurtasuneko arauak urratzen ari zirelako.

Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen zelaietatik. ETBko bideo baten irudia.
Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen zelaietatik
Desalojan el pinar de Gorliz al sufrir dos menores un coma etílico en un botellón

0:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etilismo larria zuten hiru adingabe larrialdi-zerbitzuek artatu, eta Bizkaiko Urduliz eta Gurutzetako ospitaleetara eraman behar izan zituzten joan den astearte arratsaldean Gorlizko (Bizkaia) pinudian edateko antolatutako topaketa batean.

Ertzaintzak zelaietatik ehunka gazte atera behar izan zituen osasun-segurtasuneko arauak urratzen ari zirelako eta COVID-19ak ezarritako segurtasun-distantzia errespetatzen ari ez zirelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta DYAk jakitera eman dutenez.

Gertakaria 16:00etan jazo zen. DYAko anbulantziak birritan gerturatu behar izan ziren Bizkaiko udalerriko pinudira: lehenik, 13 urteko bi adingabe artatzeko, eta, bigarrenik, ordubete geroago, 14 urteko gazte bat artatzeko. Bertan, gutxienez 200 adingabe bildurik zeuden, eskatutako gutxieneko segurtasun-distantzia gorde gabe.

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak bertaratu ziren, eta zelaiak hustu zituzten. Orain dela 20 egun ere antzeko zerbait gertatu zen pinudi hartantxe, baina, orduan, Ertzaintzak bi pertsona identifikatu behar izan zituen.

Gazteak Gorlizko pinudian bertan artatu ostean, lehen bi adingabeak Urdulizko ospitalera eraman zituzten, urdaila garbi ziezaieten; hirugarrena, urtebete nagusiagoa eta egoera ez hain larrian zegoena, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Nagore Utxupi: "Bizkaiko Foru Aldundiari laguntza eskatzen diot"

Radio Euskadin eta Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Nagore Utxupi Gorlizko alkateak laguntza eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, zaintza gehiago behar dela uste baitu, eta gogorarazi du pinudia Bizkaiko Foru Aldundiarena dela. Utxupiren esanetan, "pinudia eta hondartza zaintzeko eta kontrolatzeko hondartzain gehiago izan bagenitu, gertatutakoa atzeman izango genukeen eta ez zen halakorik gertatuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gorliz Gurutzetako ospitalea