Gizartea -
Hondartzak koronabirusa
Hondarribiko hondartzan zuhurtziaz bainatzea baimendu dute
Uraren kalitate eskasa dela eta, Hondarribiko Udalak bandera horia ezartzea erabaki du.
Agentziak | Erredakzioa
Hondarribiko hondartzan zuhurtziaz bainatzea baimendu dute. Uraren kalitate eskasa dela eta, hondartzan bandera horia ezartzea erabaki dute, Udalak jakitera eman duenez.
Joan den asteartean uretatik jasotako laginekin egindako analisien arabera, bandera horia ezartzea komeni dela adierazi dute. Hala, zuhurtziaz bainatzea posible da.
Udalak adierazi duenez, "neurketen balioak asko jaitsi dira, eta bandera gorritik horira pasatzea erabaki da, betiere erabiltzaileen segurtasuna irizpide nagusitzat hartuta".
Erabakiak erabaki, erabiltzaileei "zuhurtziaz jokatzeko, bainu laburrak hartzeko eta ondoren hondartzako azpiegituretan dutxatzeko" gomendatu die Udalak.