Gizartea -

Donostia

Donostia, munduko 200 hiri zientifiko nagusien artean, Nature-ren arabera

Espainiar Estatutik Madril, Bartzelona eta Valentzia ageri dira Donostiarekin batera sailkapen horretan.

Donostia. Irudia: José María Vega.
Donostia. Irudia: José María Vega.
Donostia. Irudia: José María Vega.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nature aldizkariak Donostia 200etik 198. postuan kokatzen du munduko hiri zientifiko nagusienen artean. Horrek Gipuzkoako hiriburuari munduko ikerketa zentro kolaboratzaileenaren lehen postua ematen dio.

Komunikatu batean Eneko Goia alkate donostiarrak hiria 198. Postuan kokatzen dela 2017an egindako zatikako zenbaketa bateko zerrendagatik. Zerrenda horretan, gainera, mundu mailan pisu handia duten hiriburu eta gune metropolitarrak ageri direla azpimarratu du. Espainiar Estatutik Madril, Bartzelona eta Valentzia ageri dira Donostiarekin batera sailkapen horretan.

Aldi berean, Goiak Donostia zerrenda horretan aipatu izanak “azken urteetan, erakundeen aldetik zein beste aktore publiko eta pribaturen laguntzarekin zientzia eta ezagutzaren alde egiten jardun dugun apustua berresten duela” azpimarratu nahi izan du.

Modu horretan “Donostian oinarritzen diren hainbat ikerketa zentroren sare estua” goraipatu nahi izan du, “Donostia International Physics Center-etik hasi, eta unibertsitate, I + D + I gune, Tecnalia, CiC Biomagune, Nanogune eta beste hainbat eremu pribatuko ekimenetara, hauek egiten baitute gure hiria ezagutzarentzat inguru egoki eta erakargarria izatea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak