Gizartea -

Istripua

Kamioilari bat zauritu da Altubeko bidesarian gertatu den istripuan

Kamioia galtzadatik kendu bitartean trafikoa inguruko zerbitzugune batetik bideratu dute eta ez da pilaketarik egon.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek istripua izan du A-68 autobidean Gasteizera noranzkoan, Altubeko bidesariaren irteeran. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 43 urteko gidaria zauritu egin da eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Istripua goizeko 07:30ak aldera gertatu da autobidearen irteeran, bihurgune bikoitza dagoen gunean. Garabia bertara iritsi arte bidea moztuta egon bada ere, zirkulazioa gertuko zerbitzugune batetik bideratu dute eta ez da auto-pilaketarik sortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak